XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txapela euskalduna?

Onetan iritzi ezbardiñak ezagutzen dira.

Baiña italiarrak berretto dei Basqui lez ezagutzen dabe.

Eta ingelesak basque cap deitura emoten dautse.

Eta alemaniarrak Baskische Mûtze.

Ez al da ori berori naiko ezaupide eta adierazle?

Txapela osasuntsua ete da?

Osagille batzuk, mediku batzuk, euren gaitasuna, edo obeto esanda, euren tituloa kapeleagaz lotzen eben.

Itxura baten duintasun geiago kapeleak jende aurrean.

Onetan euki izan doguz bestekoak.

Pio Baroja bat, edo ta V. Juaristi ta abar.

Askoren ustea izan da txapela erabilteak, ulea lenago galdu eragiten dauala.

Egosi eragin, bigundu eta jausi.

Bai eta otzaldi eta kostipadu geiago batzen dala txapelagaz odolaren garastan goi-beratze asko eragiten dakiazala.

Esan bear askok diñoela onetan ez dagola zentzuzko ziurtasunik.

Egon izan dira idatzi izan dabenak txapelak kalte ordez bizia luzatu egiten dautsola gizonari, batez be adin batera eltzean, eta zer esanik ez aguretzean, giroaren aldaketetan burua babestuten daualako.

Ez ori bakarrik.

Gaur kotxeetan gerrikoa erabiltera beartu egiten da.

Eta ba dira aldezten dabenak txapela eroatera be beartu egin bear litzakela, berebizikoa dalako batez be zauri asko arintzen.

Onetan esaten da euneko berrogei buruko zoritxar gitxiago gertaten dirala ez-bearretan txapela erabilten dabenen artean.

Txapelaren kolorea

Ze kolore bear dau txapelak?

Orra beste jakingarri bat.